XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irun Saria, gazteentzat literatur zeingehiagoka
Urriaren bata baino lehenago aurkeztu behar dira idazlanak.

Urtero bezala urtearen hondarrean banatuko da Irun Saria deitu literatur saria, nahi duten guztiek parte har dezaketelarik.

Horretarako, alabaina, garaiz bidali behar dira idazlanak.

Aurten, gainera, gazteentzat literatur zeingehiagoka izango da.

Sari honetan parte izan nahi dutenek, urriaren bata baino lehenago igorri behar dituzte beren ipuin eta lan monografikoak.

Hamalau urtetik hogeita bat urte bitartekoek har dezakete parte gazteentzat muntatu den literatur Sari honetan.

Hor ere, bestalde, bi maila edo kategoria izango dira: hamalau urtetik hemezortzi urte bitartekoak alde batetik; bestetik, hemezortzitik hogeita bat urte bitartekoak.

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren babesean eta beronen laguntzarekin antolatu da, gazteentzako literatur Sari Hau.

Euskaraz nahiz erdaraz idatz daiteke.

Ipuin llaburrak izango dira alde batetik; gehienez ere sei orrialdetan sartuko direnak.

Bestetik, lan monografikoak, Euskal Herriari dagokion puntu seinalagarri bati buruz.

Hau ere euskaraz nahiz erdaraz.

Saritan, guztitara.

100.000 pezeta banatuko dira gutxi gora behera: izango da zenbait trofeo ere: bestalde, Londresera kultur bidaia, hortxe gaindi zenbait egunez ibiltzeko.

Guztioni buruz berri gehiago izan nahi duenak galde beza Donostiako Garibai Kalean kokaturik dagoen Aurrezki Kutxa Probintzialean, Gazteen Bulegoan.